Atal honetan, ondorengoei buruzko informazioa aurkituko duzu: lege-kontsultak, zuen interesen defentsa juridikoan nola jarduten dugun, eskaintzen ditugun tailerrak eta idatzi ditugun dibulgazio-artikuluak.
Zure lege-zalantzak banakako kontsulten bidez argituko ditugu.
Arreta berezia jartzen dugu zure eskubideen berri izan dezazun.
Administrazio-izapideak eta idazkiak ere egiten dizkizugu.
Nola garatzen da kontsulta juridikoa?
Hitzordua eskatu ondoren, kontsultarako eguna eta ordua adostu behar ditugu. Egutegi bat bidaltzen dugu, eta bertan, onena iruditzen zaizun eguna eta ordua aukeratu ahal izango dituzu, lasaitasun eta erosotasun osoz etxetik.
Era berean, kontsulta hori nola egingo dugun finkatuko dugu:
.
Lehen kontsultak ordubete irauten dute, oro har.Bulegora lehen aldiz joaten bazara, komeni da zure egoerari buruzko gutxieneko dokumentazio bat ekartzea.
Epaitegietan eta auzitegietan zure interesak defendatzeko beharrezkoak diren jarduketa judizialak egiten ditugu.
Era berean, inplikatutako alderdiekin negoziazioak egiten ditugu akordio bat lortzeko, ahal denean.
Defentsa judizialean eta gaiak izapidetzean, berdintasun-ikuspegia aplikatzen dugu, kasuak hala eskatzen duenean.
Informazio-tailerrak eskaintzen ditugu, batez ere gurasoei zuzenduak, lana eta familia bateragarri egiteko arloan dituzten eskubideak ezagutu ditzaten.
Era berean, hainbat elkarte eta erakunderekin elkarlanean aritzen gara, interesgarriak diren beste gai batzuei buruzko tailerrak emateko.
Bestetik, hainbat artikulu argitaratu ditugu eta beste zenbaitetan parte hartu dugu, zuzenbidearen mundua hiritarrari hurbiltzeko eta hainbat gairi buruzko informazioa emateko helburuz.