Lan-zuzenbidean eta gizarte-segurantzan adituak, baita familiei buruzko gaietan ere.
Kasu bakoitza banan-banan aztertzen da, eta elkarrekiko konfiantzan oinarrituta lan egiten dugu, komunikazioa eta enpatia azpimarratuz, pertsona bakoitzaren egoeretara egokitzen diren konponbideak eskaintzeko.
Informazio argia eta erraza eskaintzen dugu, pertsona bakoitzak bere erabakiak har ditzan, egin daitezkeen jarduerei buruzko aholkuak emanez eta prozesuaren garapena azalduz.
Gure esperientziatik eta prestakuntzatik abiatuta irtenbide juridikoak eskaintzeko lan egiten dugu egunero. Beste abokatu profesional batzuekin ere elkarlanean aritzen gara, iristen zaizkigun kasu guztiak izapidetzen saiatzeko.
Zure lege-zalantzak banakako kontsulten bidez argituko ditugu. Administrazio-izapideak eta idazkiak ere egiten dizkizugu. Kontsultak aurrez aurre eta online egin daitezke.
Epaitegietan eta auzitegietan zure interesak defendatzeko beharrezkoak diren jarduketa judizialak egiten ditugu.Era berean, inplikatutako alderdiekin negoziazioak egiten ditugu akordio bat lortzeko, ahal denean.Defentsa judizialean eta gaiak izapidetzean, berdintasun-ikuspegia aplikatzen dugu, kasuak hala eskatzen duenean.
Informazio-tailerrak eskaintzen ditugu, batez ere gurasoei zuzenduak, lana eta familia bateragarri egiteko arloan dituzten eskubideak ezagutu ditzaten.Era berean, hainbat elkarte eta erakunderekin elkarlanean aritzen gara, interesgarriak diren beste gai batzuei buruzko tailerrak emateko.Bestetik, hainbat artikulu argitaratu ditugu eta beste zenbaitetan parte hartu dugu, zuzenbidearen mundua hiritarrari hurbiltzeko eta hainbat gairi buruzko informazioa emateko helburuz.
Lanarekin eta gizarte-segurantzarekin lotutako gaietan aholkatzen dugu, eta zure eskubideei buruzko informazioa eskaintzen dugu. Gizarte Segurantzaren arloko administrazio-izapideak ere egiten ditugu.
Kontziliazioari buruzko informazioa eskaintzen dugu, eta hainbat kudeaketa egiten ditugu, hala nola alderdien arteko negoziazioak burutu edo idazkiak prestatzea.
Amatasunak berariazko babesa du amaren eta fetuaren ongizatea bermatzeko. Bizi-etapa hau babesten duten eskubideei buruzko gaietan aholkatzen dugu.
Kontsulta gaitzakezu laneko arriskuen prebentzioari buruzko informazioa lortzeko edo langileen osasuna babesteko jarduerak egiteko.
Lan-eremuko berdintasunarekin lotutako gaiei buruz aholkatzen dugu, dauden legeei buruzko informazioa eskainiz eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun hori bermatzeko beharrezkoak diren jarduerak eginez.
Etxeko enpleguaren erregimenari buruzko kontsultei erantzuten diegu, bai langileei, baita enplegatzaileei ere.
Banantze-prozesuan bazaude edo aukera horretan pentsatzen ari bazara, familia-gaiei buruzko informazioa eskain diezazukegu, baita dagokion prozedura judiziala izapidetu ere.
Osasun-sisteman paziente eta erabiltzaile gisa ditugun eskubideei buruz kontsulta diezagukezu, haurdunaldiaren, erditzearen eta erditze osteko etapak barne.