KONTZILIAZIOA, FAMILIA ETA LANA UZTARTZEA: zure eskubideak ezagutzeko gakoak

Fecha
11/05/2024
Horario
10:30 - 12:00
Precio
Doakoa
Lugar del Taller
Online (Microsoft Teams)

KONTZILIAZIOA, FAMILIA ETA LANA UZTARTZEA: ZURE ESKUBIDEAK EZAGUTZEKO GAKOAK”

Zer ikasiko duzu tailer honetan?

Tailer honen helburua familiei kontziliazio-eskubideei buruzko informazio argia ematea da, baimenak eskatzerakoan kontuan hartu beharreko gako garrantzitsuenak eskainiz.

Tailerrak gai hauei buruzko informazioa eskaintzen du:

  • Eszedentziak.
  • Lanaldi-murrizketak.
  • Lanaldia egokitzea (lanaldi malgua).
  • Aukera horien arteko aldeak.
  • Eskariak nola egin.
  • Izapideak egiteko gakoak.

Norentzat da egokia tailer hau?

Haur baten zain zaudeten edo adingabeak zaintzapean dituzuen familiei zuzendutako tailerra da, baldin eta:

• Enpresa pribatuan lan egiten duen ama edo aita bazara (lan-kontratuarekin). • Administrazio publikoan lan egiten duen ama edo aita bazara.

Tailerra ez da egokia autonomo gisa norberaren kontura lan egiten duzuen gurasoentzat.

Nork ematen du tailerra?

Lege-tailer hau Irati Aizpurua Alkezar abokatuak emango du.

Iraupena: ordubete eta 30 minutu.

Prezioa: Doan.

Lekua: online egingo da, Microsoft Teams plataformaren bidez.

Izen-ematea: email bat bidaliz info@alkezar.eus helbidera.

Ez galdu aukera hau zure eskubideak ezagutzeko!