Gaur, 2021eko otsailaren 22an, Soldata Berdintasunaren Eguna ospatzen da. Ministroen Kontseiluak 2010ean hartutako erabakiaren bidez ezarri zen, eta horren bidez “generoko soldata-arrakala” delakoaz kontzientziatu nahi da, emakumeen eta gizonen ordainsarietan berdintasuna sustatzea delarik helburua.

Soldata-desberdintasuna % 23 ingurukoa da mundu mailan, hau da, emakumeek batez beste gizonek kobratzen duten soldataren% 77 jasotzen dute. Horrela, Lanaren Nazioarteko Erakundeak erabiltzen dituen datuen arabera, 2086ra arte ez genuke benetako berdintasunik lortuko emakumeen eta gizonen ordainsarien artean.

Jarraian, “Generoaren araberako soldata-arrakalaren” inguruko kontzeptuak eta esparru horretako oinarrizko araudia ulertzeko gakoak emango ditugu:

Zer da emakumeen eta gizonen arteko soldata-berdintasuna?

Soldata-berdintasunak honako elemento hauek kontuan izatea eskatzen du:

Zer da generoaren araberako soldata-arrakala?

Emakumeen eta gizonen arteko soldata-desberdintasunari “generoko soldata-arrakala” deitu ohi zaio, eta emakumeen eta gizonen batez besteko ordainsarian dagoen aldea aztertuz neurtzen da. Hau da, langilearen sexuaren araberako soldatan dagoen aldea da. Kontuan izan behar da emakumeek enplegu prekarioagoak eta soldata txarragoak izaten dituztela, eta, gainera, gehienbat lanaldi murriztuak edo adingabeak edo senideak zaintzeko eszedentziak hartzen dituztela.

Nola murriztu edo amaitu nahi da soldata-arrakala?

Berriki, estatu-mailako araudi berri bat onartu da, ordainsarien arloan emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ezerako eskubidea gauzatzeko neurri espezifikoak ezartzea helburu duena (urriaren 13ko 902/2020 Errege Dekretua da, emakumeen eta gizonen ordainsari-berdintasunari buruzkoa, eta 2021eko apirilaren 14an jarriko da indarrean).

Araudia hori urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuak osatzen du (urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretua, Berdintasunerako Planei buruzkoa). Baita arlo honetako Europako eta nazioarteko araudiarekin ere.

Horregatik guztiagatik, emakume eta gizonen arteko soldata arrakalaren amaireraranzko pausu irmoak eman daitezen, tresna juridiko horiek guztiak enpresetan ezartzea ezinbestekoa da.