{"id":1887,"date":"2021-01-26T15:35:08","date_gmt":"2021-01-26T13:35:08","guid":{"rendered":"https:\/\/alkezar.eus\/?p=950"},"modified":"2021-01-26T15:35:08","modified_gmt":"2021-01-26T13:35:08","slug":"zergatik-da-beharrezkoa-ziurtagiri-elektronikoa-izatea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/alkezar.eus\/eu\/zergatik-da-beharrezkoa-ziurtagiri-elektronikoa-izatea\/","title":{"rendered":"Zergatik da beharrezkoa ziurtagiri elektronikoa izatea?"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Iaz bizitako konfinamenduan, agerian geratu zen ziurtagiri elektroniko baliodun bat edukitzea zein garrantzitsua den izapideak online egin ahal izateko (bulegoetara joan beharrik gabe) eta dokumentuetan modu digitalean sinatu ahal izateko.<br><br><strong>Zer dira ziurtagiri elektronikoak?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Bi egoera bereizi behar ditugu:<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><span class=\"has-inline-color has-black-color\"><strong>Autentifikazio-ziurtagiriak<\/strong>: izapide telematiko bat egiten duen pertsonaren nortasuna bermatzeko balio dute. Ziurtagiri horiek pertsona horren nortasuna egiaztatzen dute, eta gako bat dute lotuta. Adibidez, administrazio publikoen <strong>Egoitza Elektronikoetara<\/strong> sartzeko balio dute, bulegoetan egiten diren (edo egiten ziren) kudeaketak egiteko.<\/span><\/li><\/ul>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><span class=\"has-inline-color has-black-color\"><strong>Sinadura-ziurtagiria<\/strong>: beste ziurtagiri batzuek izapideak edo dokumentuak sinatzeko balio dute (paperaren gainean eskuz idatzitako sinadura ordezten dute). Adibidez, .pdf formatuko dokumentuak sinatzeko erabil daitezke, hala nola kontratu bat edo administrazio bati egindako eskaera bat.<\/span><\/li><\/ul>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Noiz erabiltzen dira ziurtagiri elektroniko hauek?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Ziurtagiri elektronikoak gero eta gehiago erabiltzen ari dira<strong>, izapide presentzialak edo dokumentuetan eskuz idatzitako sinadurak ordezkatzen baitituzte.<\/strong> Horrela, izapide guztiak modu telematikoan egiten dira ordenagailutik. Adibide gisa, erabil daitezkeen egoera hauek aipa ditzakegu:<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><span class=\"has-inline-color has-black-color\">Amatasun\/aitatasun prestazioa edo jubilazio pentsioa eskatzeko (Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoa).<\/span><\/li><li><span class=\"has-inline-color has-black-color\">Kontratu bat sinatzeko.<\/span><\/li><li><span class=\"has-inline-color has-black-color\">Laguntza publikoak edo diru-laguntzak eskatzeko (Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoa).<\/span><\/li><li><span class=\"has-inline-color has-black-color\">Dokumentuak digitalki sinatzeko (ospitaleari historia klinikoa eskatzeko idatzia, erditze-plana, etab.)<\/span><\/li><\/ul>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Nola lor dezakezu ziurtagiri bat?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><span class=\"has-inline-color has-black-color\"><strong>NAN elektronikoa<\/strong>: NANaren gakoa eguneratzea gomendatzen da, gako hori 60 hilabetera iraungitzen baita. NAN elektronikoa hainbat egoitza elektronikotan sartzeko erabil daiteke eta, gainera, dokumentuak digitalki sinatzeko aukera ematen du. Informazio gehiago: <\/span><a href=\"https:\/\/www.dnielectronico.es\/PortalDNIe\/PRF1_Cons02.action?pag=REF_1028&amp;id_menu=33\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">https:\/\/www.dnielectronico.es\/PortalDNIe\/PRF1_Cons02.action?pag=REF_1028&amp;id_menu=33<\/a><\/li><\/ul>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><span class=\"has-inline-color has-black-color\"><strong>\u201cCl@ve permanente\u201d: Gizarte Segurantzaren<\/strong> ziurtagiri espezifiko bat da, eta erregistratu egin behar da. Aukera ematen du Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan sartzeko eta txostenak edo dokumentuak eskatzeko, bai eta prestazioak eskatzeko ere, ordenadoretik azkar eta erraz.<\/span> <a href=\"https:\/\/revista.seg-social.es\/2020\/10\/20\/como-obtener-un-certificado-digital-o-o-registrarse-en-clve-para-realizar-tramites-con-la-seguridad-social \/\" class=\"rank-math-link\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">https:\/\/revista.seg-social.es\/2020\/10\/20\/como-obtener-un-certificado-digital-o-o-registrarse-en-clve-para-realizar-tramites-con-la-seguridad-social\/<\/a><\/li><\/ul>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\"><li><span class=\"has-inline-color has-black-color\"><strong>Izenpe<\/strong>: herritarrei, enpresei eta profesionalei aukera ematen die <strong>Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren <\/strong>aurreko izapideak elektronikoki egiteko. Herritarrentzat hainbat modalitate daude (informazio gehiago hemen: <\/span><a href=\"https:\/\/www.izenpe.eus\/iee\/es\/ciudadania.shtml\" class=\"rank-math-link\" rel=\"nofollow noopener\" target=\"_blank\">https:\/\/www.izenpe.eus\/iee\/es\/ciudadania.shtml<\/a>):<ul><li><span class=\"has-inline-color has-black-color\"><strong>IZENPE txartela<\/strong>, lotutako gakoarekin. Modu digitalean sinatzeko ere balio du. <\/span><\/li><li><span class=\"has-inline-color has-black-color\"><strong>BakQ<\/strong>. EAEko Administrazioaren aurrean izapideak erraz egiteko balio du.<\/span><\/li><\/ul><\/li><\/ul>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Adierazitako guztiagatik, NANaren gakoa eguneratzea ez ezik, adierazitako beste ziurtagirietako bat gutxienez eskatzea ere gomendatzen dugu bulego honetatik, izapideak zuen etxetik egin ahal izateko (hori oso baliagarria izango da konfinamendu-egoeran bazaudete, adibidez).<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Irati Alkezar<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Abokatua &#8211; Abogada<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Iaz bizitako konfinamenduan, agerian geratu zen ziurtagiri elektroniko baliodun bat edukitzea zein garrantzitsua den izapideak online egin ahal izateko (bulegoetara joan beharrik gabe) eta dokumentuetan modu digitalean sinatu ahal izateko. Zer dira ziurtagiri elektronikoak? Bi egoera bereizi behar ditugu: Autentifikazio-ziurtagiriak: izapide telematiko bat egiten duen pertsonaren nortasuna bermatzeko balio dute. Ziurtagiri horiek pertsona horren nortasuna [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":1836,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[20],"tags":[],"class_list":["post-1887","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-bloga"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/alkezar.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1887","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/alkezar.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/alkezar.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/alkezar.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/alkezar.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1887"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/alkezar.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1887\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/alkezar.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1836"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/alkezar.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1887"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/alkezar.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1887"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/alkezar.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1887"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}