Leiho honetatik, zuzenbidea eta legedia aztertzeko gunea irekitzea da asmoa, eztabaida zaharrei eutsiz, egunerokotasuneko gaiak landuz eta etorkizunera begira ere zein aurrerapausu eta hobekuntza eman daitezekeen proposatuz.
Arauek gure eguneroko bizitza bideratzen dute eta, horregatik, garrantzitsua da arauen jatorria aztertzea eta, batez ere, arauen aplikazioak zein eragin zuzen eta zeharkako dituen ikustea. Hori horrela izanik, eta egungo egoeran aurrerapausuak eman diren arren lan asko egiteko dugula jakin badakigunez, emakumeak erdigunean jartzea behar-beharrezkoa da. Helburu horrekin hasten da txoko hau: hausnarketarako, azterketarako, eztabaidarako eta, noski, zuzenbideak bide zuzena hartuko duen itxaropenaz lan egiten jarraitzeko.