Jardun-arloak

Bulegoan zein gai lantzen ditugun jakiteko informazio gehiago nahi duzu? Atal honetan zerrenda bat eskaintzen dizugu. Edozein galdera izanez gero, jar zaitez, arren, gurekin harremanetan.

Lan eta gizarte segurantza

Banakako kontsulten bidez, lan-gatazkaren aurretik aholkatzen dizugu, eta zure lan-eskubideei buruzko informazioa eskaintzen dizugu. Halaber, administrazio-izapideak egiten ditugu Gizarte Segurantzan prestazioak eskatzeko. Beharrezkoa denean, instantzia judizialetan jarduten dugu zure interesak defendatzeko.

  • Kaleratzeak
  • Zehapenak
  • Diru-zenbatekoen erreklamazioak
  • Salaketak Lan eta Gizarte Segurantza Ikuskaritzaren aurrean
  • Alta medikoak
  • Ezintasun iraunkorra
  • Baja medikoaren kontingentzia zehaztea