Erditzea Ospitale batean gertatzen denean, karena (plazenta) hondakin biologikotzat hartu ohi da, eta ospitaleak berak erabakitzen du bere patua. Hau da, zentro horietan erditzen diren emakumeek ez dute karena eramateko eskubiderik, eta haiek aukeratutako destinoa emateko aukera ukatzen zaie.
Hala ere, posible da eskaera bat egitea, erditzea gertatuko dela aurreikusten den ospitaleko Pazientearen Arretarako Zerbitzuan idatzia erregistratuz. Komeni da aurkeztutako idatziaren kopia bat gordetzea eta behar besteko aurrerapenarekin egitea.
Duela aste batzuk, Donostiako Ospitale publikoan erditu behar zuen ama baten kontsulta bat jaso nuen. Ama horrek plazenta etxera eraman nahi zuen, karenaren inguruan irakurri eta informazioa jaso ondoren, bere haurraren babesean dituen inplikazio eta garrantziez jabetu baitzen. Zoritxarrez, osasun-zentroaregandik ezezko erantzuna jaso zuen, baina ospitalera paper-zati bat eramateko aukera izan zuen, oroigarri ahaztezin gisa gordetzen duen plazentaren irudia egin zedin.
“Erditu ondoren plazenta entregatzeko eskaera” dokumentua Francisca Fernández Guillén abokatuaren adeitasunez lortu da, arduragabekeria medikoetan eta indarkeria obstetrikoan espezializatua. Bere webgunean erditzean dauden eskubideei buruzko informazio gehiago aurki dezakezue.
DOKUMENTUA
Gaztelaniaz:
https://www.franciscafernandezguillen.com/post/2019/11/07/-puedo-pedir-mi-placenta-al-hospital
Euskaraz (itzulpena)