Emakumeen eta gizonen ordainsari-berdintasunari buruzko araudi espezifikoak neurri espezifikoak ezarri nahi ditu emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ezarako eskubidea gauzatzeko, soldatari dagokionez.

Hauek dira emakumeen eta gizonen ordainsari-berdintasunari buruzko urriaren 13ko 902/2020 Errege Dekretuaren gakoak:


Zein dira enpresaren betebeharrak?

Honako betebehar espezifiko hauek aipa ditzakegu sexuan oinarritutako ordainsari-berdintasunaren arloan:

Batetik, enpresak ordainsari bera ordaindu beharko du balio bereko lan bat egiteagatik (soldatakoa edo soldataz kanpokoa), eta ezin izango da sexuagatiko bereizkeriarik egin.

Gainera, soldaten batez besteko balioen erregistroa egin beharko du, osagarriak barne (soldatakoak eta soldataz kanpokoak). Datuak sexuaren arabera bereizita aurkeztu behar dira (hau da, emakumeen eta gizonen soldata bereizita), eta lanbide-taldeen edo balio bereko edo berdineko lanpostuen arabera banatuta.

Azkenik, gutxienez 50 langile dituen enpresa batean sexu bateko langileen soldataren batez bestekoa beste sexukoa baino% 25 handiagoa bada, enpresaburuak aldea justifikatu beharko du, eta egiaztatu beharko du soldata-alde hori ez dela langileen sexuaren ondorio.


Noiz du lan batek “balio bera”?

Lan batek beste batek duen balio bera izango du bi lanetan honako elementu hauek baliokideak direnean:

Arazoa da emakumeek egiten duten lana gutxietsi egiten dela, osasun-arloan eta zaintza-arloan gertatzen den bezala (eta, ondorioz, gizonek baino soldata txikiagoak jasotzen dituzte). Adibidez, ez da berdin baloratzen ahalegin fisikoa – eraikuntzan izan daitekeen bezala – edo pertsonak zaintzerako orduan sortzen den erantzukizuna – adingabeei edo adinekoei arreta ematerakoan gerta daitekeen moduan –. Gainera, emakumeek betetzen dituzten lanpostuek balorazio sozial eta ekonomiko txikiagoa dute.

Langileak eska al dezakea al daiteke ordainsarien erregistroa?

Bai, langileek ordainsarien erregistroan sartzeko eskubidea dute, langileen legezko ordezkaritzaren bidez.

Enpresan langileen legezko ordezkaririk ez badago, enpresak zuzenean emango dio informazioa eskatzen duenari (baina modu sinplifikatuagoan eta 902/2020 Errege Dekretua indarrean jartzen denean).

Zer da ordainsari-ikuskaritza?

Berdintasun-plan bat egin behar duten enpresek, aurretik adierazitako guztiaz gain, ordainsari-ikuskaritza egin beharko dute.
Ordainsari-auditoretzak berekin dakar enpresa-egoeraren diagnostikoa egitea soldatari dagokionez, eta jarduera-plan bat ezartzea ordainsari-desberdintasunak zuzentzeko.


Zer egin dezake langile batek bere enpresan soldata-berdintasuna urratzen ari dela uste badu?

Enpresak ordainsarien erregistroa behar bezala egiteko betebeharra betetzen ez badu edo diskriminazio-egoeraren bat hautematen badu, dagozkion ekintza administratiboak eta judizialak egin ahal izango dira.

Adibidez, salaketa bat jar daiteke Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzan, edo demanda judizial bat jar liteke eskubideak urratzeagatik.

——

Soldata-berdintasunaren inguruko informazio gehiago behar baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke.